Entzumen berreziketa

Zer egiten dugu

Sena System

Entzumen prozesatze zentral (EPZ) terminoak erreferentzia egiten dio gure garunak seinale akustikoei egiten dien azterketa eta interpretazioari: soinuaren jatorria zehaztu, tonua detektatu, arreta ardaztu, etab.

 

Entzumen-estimuluak ezagutu eta interpretatzeko gure garunak duen ahalmena da.

Ez da gauza bera entzutea, aditzea, ulertzea eta konprenitzea.

Entzumen arrunta edo galera arin ala moderatua duen pertsona baten sentiberatasun mugek adieraz diezagukete belarria ondo dabilkiola sentimenari dagokionez, baina arazoak egon daitezke hautematean, eta honek eragina eduki dezake entzumen-bereizte eta informazioaren prozesamenduan.

Egoera honek erabat baldintzatzen du ikas-ahalmena eta bizitza emozionala.

Entzumenari dagokionez, eskola errendimendu optimoa lortzeko bi alde dira beharrezkoak,

Gor ez egotea eta entzumen ona izatea. Biak, edo bietako bat, bete ezean, eskola errendimendua kaltetua suertatuko da. SENA © tratamendua, entzumen-hautematean eragitean, asaldura hauekin lotzen da: dislexia, tdah, hizkuntza edo irakurketa-idazmen arazoak, etab.; eta umearen eskola errendimenduan hobekuntza ikusgarria eragingo du.

Entzumen prozesatze zentralaren funtzioak (EPZ)

 

  1. Soinuaren jatorria zehazte eta alderatzea.
  2. Entzumen bereizketa.
  3. Entzumen patroien ezagutzea.
  4. Entzundakoaren denbora alderdiak ezagutzea.
  5. Denborazko bereizmena.
  6. Denborazko integrazioa.
  7. Sekuentzien ordenatzea
  8. Seinale konpetitibo eta degradatuak bereizteko ahalmena.

Sena System (neuro-entzumen estimulazio sistema)

 

SENA metodoak entzutearen “hautemate” fasea lantzen du, epe laburrean hobekuntza eraginez entzumen-hautematean; eta, horrekin batera, entzumen arazoekin zerikusia duten zenbait patologiengan aurrerapen handia.

Tratamendu egoki batekin entzumen arazoetariko asko itzulgarriak dira eta hobetu egin daitezke.