Erreflexu primitiboak

Zer egiten dugu

Fetu garaian agertzen diren berezko erantzunak dira. Jaiotzeko unean laguntzen dute (erditzeko bidetik jaisten) eta gero ezinbestekoak dira bizirauteko (adibidez, xurgatzeko). Erreflexu primitiboak desagertzen joan behar dira, jarrera errefluxuei bide emateko, eta lau hankan, belauniko, jarrita edo zutik egoteko trebetasunak ematen arduratzen dira. Aktibo jarraitzen badute, garuneko ahulezia edo heldugabetasuna izango dugu, mugimendu garapen lodia, finari eragingo dio, bai eta zentzumen pertzepzioa eta ezagutza pertzepzioa ere. Erreflexu primitibo aktiboek blokeo batzuk edo heldugabetasuna sortuko ditu haurraren garapen neurologikoan

Reflejos Primitivos-4

Erreflexu baten integrazioak trebetasun berri bat hartzea dakar.

Prozesu jakin bat berez automatikoki ez datorrenean, esfortzu etengabekoa eta kontzientea eskatzen dizkio haurrari eta horrek neke goiztiarra dakarkio.

ERREFLEXU HAUEK EMAN DITZAKETEN SINTOMAK, INTEGRATUTA EZ DAUDENEAN

 

  • Esku-begiaren koordinazio urria.

  • Oreka gutxi

  • Gorputz koordinazio eskasa

  • Itzulipurdia egiten ikasteko arazoak, txingoka ibiltzeko arazoak edo bizikletan ibiltzeko arazoak

  • Jarrera desegokiak, idazteko orduan. Letra txarra izatea.

  • Argiarekiko, ukimenarekiko, ikusmen estimuluekiko edo estimulu kinestesikoekiko hipersentiberatasuna

  • Oldarkortasuna.

  • Antolatzeko arazoak

  • Hiperaktibitatea

  • Lateralitate arazoak eta mugimendu gurutzatuen arazoak

  • Dislexia eta ikasteko zailtasunak

  • Mugitzean zorabioa izatea

  • Arreta eta kontzentrazio arazoak

  • Portaera arazoak, oso itxia eta lotsatia edo oldarkorra

  • Hitz etenak, hizkera urria eta berankorra.

  • Eneuresia, eta esfinterrak kontrolatzeko arazoak

 

ZEIN ERREFLEXU PRIMITIBO DIRA ERABAKIGARRIAGOAK IKUSMENERAKO ETA ZEIN DA HAIEN FUNTZIOA?

Moro erreflexua

Moro erreflexuak ahalbidetzen du gorputz guztiaren askatasuna garatzea, bai flexio egoeran (barrurantz), bai luzapen egoeran (kanporantz).

Moro erreflexua erabat barneratuta EZ dagoenean, pazienteak zaratari, ukimenari edo mugimenduari sentsibilitate berezia izan dezake eta berehala asaldatu daiteke edo ikara erraz agertu. Hipersentikortasun hau era hauetan azal daiteke: distrakzioa, antsietatea, egokitzapen eskasa edota inpultsibotasuna.

Ondorengoak ere ager daitezke: oreka eskasa, fokuratze-arazoak, ikusmen koordinazio txarra eta okulumotrizitate eskasa.
Moro erreflexuaren barneratzeak ahalbidetzen du gorputz-atalen mugimendu askatasuna.

Erreflexu toniko laberintikoa

Erreflexu toniko laberintikoa lotuta dago bestibularrarekin. Gorputz osoaren erantzun bat da eta hasiera garrantzitsua da tonu muskularra esaten dioten horrentzat.

ETLren integrazioa egokia ez izatearen sintomak hauek barne hartu ditzake: Segurtasunik ez orekan eta kulunkatzean, mugimendu orokorreko jardueretan zailtasunak, hala nola, tatarrez ibiltzean, katamar ibiltzean, oinez jartzean edo oinez ibiltzean, ikusmen pentsamenduko kontzeptuekin zailtasunak, hala nola, sekuentziatasun urria, espazio harremanetako antolaketa, alderantzikatzea eta figura –fondoa, bai eta okulomotrizitate eta binokularitate urria.

Erreflexu Toniko Laberintikoaren integrazioak aukera ematen du gorputz osoaren askatasun bidea egiteko, gorputzaren atal bakoitza mugitzeko, tonu muskular egokiaz.

 

Galant Bizkarrezur Erreflexua

Galant Bizkarrezur Erreflexua da gorputz osoko mugimenduak gorputzaren alde bateko mugimenduetara (homolateralitatea) aldatzeko aukera ematen duena.

Gaizki integratutako Galant Bizkarrezur Erreflexu baten sintometan sartzen dira jarlekuan era egokian eserita egoteko arazoak, arreta jartzeko zailtasunak, kontzentrazio urria, orekaren kontrol urria, jarrera kontroleko problemak, memoria arazoak epe laburrera, eta/edo koordinatzeko arazoak.

Erreflexu honen integrazioak aukera ematen du mugimendu homolateralaren askatasuna garatzeko.

Lepoaren Erreflexu Toniko Asimetrikoa

Burua biratzen duenean agertzen da.

Buru biraketak sinergia muskular konplexua sortzen du, burua eta besoa elkartuz, begi-esku lehen koordinazio mugimenduak sortzen dira horrela.

Gaizki integratutako Lepoaren Erreflexu Toniko Asimetriko baten sintomek aldebiko integrazio urria izan dezakete, patroi gurutzatuetan atzerapena, oreka urria, zaitasunak begitako jarraipenetan, enfokea, binokularitatea, idazketa eta irakurketa.

Erreflexu honen integrazioak aukera ematen du buruaren eta gorputzaren gainerako atalen artean libre mugitzeko.

Lepoaren Erreflexu Toniko Simetrikoa

Gorputzaren goialdeko mugimenduak eta behealdeko mugimenduak bereizten dituena da. Lepoaren Erreflexu Toniko Asimetrikoaren ostean garatzen da eta aukera ematen dio haurrari grabitateari aurre egiteko, belaunak eta eskuak, eta katamar ibiltzearen sortzailea da.

Gaizki integratutako Lepoaren Erreflexu Toniko Simetriko baten sintometan zailtasunak daude begi-esku koordinazioan, ikus-mugimendu egokitzea eta integrazioa, jarrera desegokia eta tonu muskularraren garapen urria.
Erreflexu honen integrazioak aukera ematen du libre ibiltzeko gorputzaren goialdea eta behealdea, bai eta burua libre mugitzeko, gorputzaren gainerako atalekiko.

Erreflexu honek ikusmen mapak eta mapa propiozentiboak eratzen

Babkin erreflexua

Babkin erreflexua: haur jaioberriak du, amaren atzamarrari heltzen dionean; horrek lagundu egiten dio xurgatzeko erreflexuan.

Erreflexua egoki integratu ezean, eragina izan dezake idazketan, eskuetako indarrean eta arrastatzea moduko beste mugimendu funtzio batzuetan.

Oso lotua dago xurgatzeko erreflexuarekin; hortaz, haur edo heldu batzuek mingaina atera dezakete motrizitate fineko lanak egitean, edo ahoa mugitzea, baldin eta ondo integraturik ez badaude erreflexuok.

Nola lantzen dira?

Mugimendu Erritmikoen Terapia (BRMT) haurtxoek jaiotzatik era naturalean egiten dituzten mugimenduetan oinarritutako ariketak dira. Haurtxoek egiten dituzten mugimendu erritmikoek lortzen dute burmuineko atal ezberdinak konektatzea, horrela burmuin-heldutasuna lortuz.

Ariketa erritmikoak egitean datza, ariketok erabil daitezke tonu muskularra erregulatzeko, burmuina eta neokortexa suspertu, bereziki lobulu frontalak, arreta eta bulkaden kontrola hobetzeko; horrela haurtxoa lagunduko dugu bere garapen neurologiko eta motorrean.

BRMTa haurtxoaren mugimendu erritmiko naturaletan oinarritzen da.

Mugimendu erritmikoen eragina portaeran

Mugimendu erritmikoek eragindako zentzumenen estimulazioak, era berean, garun-enborra, zerebeloa, ganglio basalak eta neokortexa suspertzen ditu, horrela, azken hauen garapena ahalbidetzen du. Ondorioz, arreta eta kontzentrazioa hobetzen dira eta inpultsibotasuna eta hiperaktibitatea gutxitu. Mugimendu erritmikoek gehitu egiten dute bizkarreko gihar hedatzaileen tonua eta burua posizio egokian mantentzen  dute. Hobetu egingo dira jarrera, arnasketa eta erresistentzia.

Ikusmen terapiarekin batera landuz gero, emaitza eraginkorragoak lortuko ditugu.

Haurtxoaren garapena

Erreflexu primitiboek kontrolatzen dute jaioberriaren trebetasun motorra. Haurtxoak mugimendu espontaneoak egiten dituenean, aurrekoak inhibitu eta jarrerazkoak garatzen dira. Haurtxoek badute mugikortasun-garapen eta erreflexu-barneratze barne-egitarau bat jarraitu beharra:

1.- Jaio eta hilabete batera, ahuspez etzanda egonda, haurtxoa RTLa barneratzen hasiko da burua altxatuz.

2.- Gero, R. Landau garatuko da, bularra eta hanka altxatuko dira burua atzerantz botatzean.

3.- Ahuspez egonda ipurdia batetik bestera zabukatzeak haurtxoa prestatzen du sabel gainean narrasean ibiltzeko.

4.- Haurtxoak sabel gainean narrasean egiten egokiro ikastean, Babinski erreflexua eta narrasean ibiltzekoa batu egiten dira.

5.- 6 hilabete eta gero zabukatze-erreflexua garatuta edukiko du eta gai izango da ahoz gora egotetik ahuspez egotera iraultzeko eta alderantziz.

6.- 6 eta 9. hilabeteen artean RTSCa garatu egingo da haurtxoa esertzeko gai izan dadin. Burua atzera botatzean hankak batu eta besoak luzatzen dira. Haurtxoak burua biratuko du sudurraren gainaldetik eta, jarraian, alde batera eta bestera kulunkatuko da besoak apur bat okertuta dituelarik. Horrela, RTSCa osatuko da eta katamarrean hasiko da. Katamarrean ibiltzean, haurtxoa mugimendu gurutzatuak egiten hasiko da eta oreka eta egonkortasuna landuko ditu.

LANDAU eta RTSC haurtxoaren mugikortasun-garapena laguntzeko erreflexu iragankorrak dira eta jaiotza aurretik garatzen dira. RTSC ez da osatuko haurtxoak batera eta bestera era zehatzean kulunkatzen ikasten ez badu.