Noiz joan optometristarenera?

Noiz egin behar da lehen azterketa?

Arazorik izan ez arren, begiak edo ikusmen sistema baloratzeko gomendatutako adinak dira:

Jaio berria

Jaio berritan, edozein patologia baztertzeko, hala nola, katarata kongenitoa, erretinoblastoma,…

6 hilabete

6 hilabete egitean,begien garapena nola doan baloratzeko.

2 urte

2 urte egitean, adin horretan oso garrantzitsua da bere ikusmen zorroztasuna baloratzea, motrizitate sendoa eta fina, begien mugimendua, lateralitatea, fusioa, estereopsia…

5 urte egitean

5 urte egitean,ikusmen sistema %100ean dago. orduantxe hasten gara irakurtzen eta idazten eta oso garrantzitsua da adin tarte horretan ikusmen sistema eraginkorra izatea. Nabarmendu behar dugu adin tarte horietan ikusmen anomaliak, hala nola, ANBLIOPIA, ESTRABISMOA, enfokatzeko zailtasunak edo ARRETA izateko zailtasunak IKASTEKO ARAZO bihurtu daitezkeela.

Urtero

Urtero, bost urte egin eta gero…

ZELAN JAKIN GURE SEME-ALABAK IKUSMEN ARAZOAK DITUELA ?

Los niños no son capaces de decirnos si tienen dificultad en ver. Para ellos el mundo es como lo ven y no saben que se puede ver mejor.

Síntomas más frecuentes que puede presentar un niño con problemas visuales, y que padres y profesores, pueden detectar con facilidad.ZELAN JAKIN GURE SEME-ALABAK IKUSMEN ARAZOAK DITUELA ?

  • Telebistari begiratzea hurbilegi eta begiak erdi itxita edo behartuta dituela.
  • Irakurtzean edo marraztean asko hurbiltzea
  • Idaztea burua makurtuta, papera asko jiratuz edo begi bat estaliz edo keinu eginez.
  • Hurbileko zereginetan atentzioa mantentzeko gauza ez izatea.
  • Buruko mina izatea begien inguruan eta beti hurbileko edo ordenagailuko lanak egin eta gero.
  • Umeak askotan igurzten ditu begiak edo gorrituta ditu.
  • Begi bat desbideratzea.
  • Ikusmen lausoa edo bikoitza. Garrantzitsua da galdetzea ea ondo ikusten duen arbela beste umeen distantzia berean.
  • Umea erosoago dago begi bat ixten badu.
  • Irakurketa motela da, lerroak saltatzen ditu, berbak jaten ditu edo atzamarraren laguntza behar du irakurtzeko.
  • Ahoskatu egiten du irakurtzen duenean eta irakurriaren ulermen baxua.
  • Kliskatzea, begi keinua egitea edo begiak ixtea gehigitan.li>
  • Eskuma eta ezkerra nahastea.
  • Ikusmen binokularreko arazoak edo 3Dn ikusteko arazoak

Gure gomendioa

Garrantzitsua da gurasoek edo umearearekin denbora gehien ematen duten pertsonek haren portaerari erreparatzea eta detektatzen badute ohikoa ez den edozein gauza optometristari edo ikusmenaren espezialistari lehenbailehen kontsultatzea.

Orokorrean, urtero egin beharko genuke ikusmen azterketa bat.

Badaude salbuespen batzuk non sarriagotan egin beharko dugun kontrol bat:

=

Diabetesa, hipertentsioa edo hiperkolesterolemia

=

Ukipen lenteen erabiltzailea

=

Glaukoma

=

“Keratokonoa” edo astigmatismo handia

=

Retina patologiak,hala nola, DMAE ( eta beste batzuk)

=

Kataratak

=

Zure enfoke sistema (egokitzea edo akomodazioa) eragin dezakeen edozein farmako hartuz gero

=

Miopia handia edo hipermetropia.

Optometrista batek lagundu egin diezazuke,baldin eta:

=

Ordu asko ematen baduzu ordenagailu aurrean eta begi nekea agertzen bazaizu.

=

Alterazio neurologiko baten edo trauma zerebralen ikusmen ondorioak

=

Adinari ez dagokion presbizia hasiberria

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

11 + 10 =