Lente oftalmikoak

Optika

Lente Oftalmikoak

Arrasate Optikan mota guztietako lenteak jartzen ditugu, monofokalak, bifokalak, progresiboak, okupazionalak…free-form erako multifokalak, lente bi-asferikoak…Pertsona bakoitzaren ikusmen, lan eta ekonomi beharretara egokituak.

“Lente progresiboen egokitzapen ezin hobea edukitzeko, pertsonalizatzeko programa bat dugu.”

Programa honen bitartez erabiltzailearen lanerako distantzia, aukeratutako montura, aurreko lenteak eta bizimodua kontutan hartzen dira besteak beste.

Lente oftalmiko zurietan tratamendu desberdinak jar daitezke: gogortzaileak, antirreflejanteak, fotokromatikoak eta pantaila digitalen aurrean babestekoak.

Koloredun filtroak

Merkatuan lente oftalmikoentzako filtro anitz dago, ezagunenak eguzki filtroak dira eta tonalitate askotarikoak daude. Oso garrantzitsua da eguzki izpien aurrean babesten duten lenteak erabiltzea (eguzkitako kremarekin gertatzen den moduan) , hala, filtro hau ez duten lenteak kalte egiten digute.

Begiak berezko mekanismo babesgarria du: pupila uzkurtu egiten da argitasuna haunditzen denean, honela erradiazio gutxiago heltzen dira, eta bestalde, kristalinoak berezko filtro bezala jokatzen du.

“Babesten ez duten filtroak dituzten lente ilunak jartzen baditugu, filtro gisa aritzen den pupila zabaldu egingo da eta eguzkiaren argi izpi gehiago sartuko dira.
Beraz, eguzkitako betaurrekoak ez eramatea baino txarragoa izango da.”

 

Lente fotokromatikoak ilundu edo argitu egiten dira kanpoko berezko argitasunarekin, begiak UVA eta UVB izpiez eta argiaren itsualdiaz babestuz , izpì ikustezin hauek beti bertan dira, eguzki gutxi egonda ere. Argi urdineko filtroa(HEV) pantaila digitalak sortzen duten erreflexua sahiesteko erabiltzen den tratamendua da, pantaila hauek islatzen duten argi urdina xurgatzen baitu. Oso egokia da ordenagailu edo bestelako pantaila digitalen aurrean ordu asko igarotzen duten pertsonentzako, begiak erosoago egon daitezen.

Zer begiratu behar dugu absorzioa aukeratzerako orduan?

Batzuetan babesten duten berezko mekanismo hauek ez dira nahikoak, adibidez:

  • Eguzki gehien dagoen orduetan (argi ultrabioletaren %70a heltzen da goizeko 10etatik arratsaldeko 14etara)
  • Leku jakin batzuetan (ozono kapak kalte handia duen tokietan adibidez)
  • Leku garaietan
  • Argi asko islatzen den azalera batzuetan (mendiak eguzkiaren %80a isladatzen du eta urak aldiz %20a

Horregatik beharrezkoa da babes hau mendizaleetan, uretan egiten diren kiroletan baita eskiatzerako orduan ere. Haurrek orokorrean ez dute beharrezkoa eguzkitako betaurrekorik erabiltzea, baina bai aipatutako egoera hauetan iñor baino gehiago.
Ondorengo taulan azaltzen da zertan ohartu behar garen kolorea eta absortzioa (kategoria) aukeratzekoan:

 

Nola aukeratu lentearen kolorea?
Zer da filtro polarizatua?

Zer da filtro polarizatua?

Koloredun filtroei polarizatutako filtroa gehitu ahal zaio, filtro honek azalera batzuk (ura,edurra,errepidea…) erreflejatzen duten argia ezabatzen duelarik.

Lente hauek gidatzeko, eskiatzeko, uretako kiroletarako…egokiak dira. Koloredun filtroen artean lehen aipatutako filtro fotokromatikoak daude. Eguzkitako lenteetan ipintzen badira, kategoria 1-etik 3 edo 4-ra pasatzeko aukera ematen dute. Eguzkitako filtroez gain badaude beste batzuk:

  • Gidatzeko bereziak.
  • Erretinaren gaixotasunetan, non argiaren itsualdia sahiesteko eta kontrastea haunditzeko beharrezkoak diren.
  • Kiroletarako bereziak,( golf-a,uretako kirolak,eski-a…).

Prismak

Prismek irudia prismaren oinarrira desbideratzen dute.

 

Batzutan beharrezkoa da betaurrekoetan prismak egokitzea:

          • Estrabismoetan eta ikusmen bikoitzetan irudia pertsonaren begiruntz eraman behar da. Kasu honen barruan ohikoena berehalako ikusmen bikoitza duten pertsonetan egokitzea da, adibidez, traumatismo baten ondorioz.
            Badaude beste kasu batzuk non prisam eraginkorra den: irudia ikusmena dagoen erretinaren puntu batera eraman nahi denean, adibidez, hemianopsia kasuetan.
          • Prisma posturaletan pertsonaren ikusmen pertzepzioa aldatu nahi denean, ondorioz, bere postura hobetuko genuke. Horretarako azterketa postural orokor bat egitea beharrezkoa da.
          • Prisma bikiak eragin haundia dute erabiltzaileak ikusten duena nola nabaritzen duen orduan. Honela bere postura eta irakurketa hobetzea lortzen da adibidez.