Syntonic Fototerapia

Zer egiten dugu

Syntonic  Fototerapia 

Argi ikusgarriaren zenbait frekuentziek begian duten eraginean oinarritutako teknika da Syntonic terapia. Erabiltzean burmuineko biokimika estimulatzen da eta, ondorioz, hainbat arlotan emaitza oso eraginkorrak lor daitezke.

Terapia honek osatu egiten du ikusmen terapia optometrikoa, eta eraginkorra da kasuok tratatzeko: estrabismoa (begi desbideratua) eta anbliopia (begi nagia); baina baita ikaskuntza arazo, ikusmen egokitzapen edo, are, traumatismoek sortutako arazoentzat.

Teknika argi zuria igortzean datza, argi honi filtroak aplikatzen zaizkio kasuan kasuko argi frekuentzia egokia lortzeko. Argi hori jasotzeak dauka eragin terapeutikoa.

Syntonicek jatorria du Sintonia (oreka aurkitu) hitzean eta nerbio-sisteman oreka fisiologikoa integratzeari egiten dio erreferentzia.

Nola sortu zen terapia hau?

 

Terapia hau Robert Michael Kaplan eta Jacob Libermanek garatu zuten orain dela zenbait hamarkada Estatu Batuetan. College of Syntonic Optometry delakoak egiaztatzen ditu terapia hau erabiltzeko beharrezko ezagutza duten profesionalak.

Robert M. Kaplan eta Jacob Liberman doktoreek 1983an eta 1986an, hurrenez hurren, burututako azterketa klinikoek berretsi zuten ikasteko arazodun ume askok gutxituta daukatela ikusmen-periferikoaren sentsibilitatea, horrek esan nahi du disfuntzio zentral-periferikoa zeukatela. Teknikaren oinarrian daude ikusmen gaitasun balorazio optometrikoa eta ikuseremu funtzionalen balorazioa; eta ikusmen sistema fokalaren (enfokea) eta ikusmen sistema periferikoaren (binokularitatea) arteko harremana.

Noiz da eraginkorra tratamendu hau?

    • Ikusmen nekatua.
    • Ikusmen lausoa edo ezegonkorra.
    • Estrabismoak.
    • Anbliopia (begi nagia).
    • Ikusmen bikoitza.
    • Ikusmen periferikoaren gutxitzea.
    • Buruko minak.
    • Arreta eta kontzentrazio arazoak.
    • Irakurketa arazoak.
    • Koordinazioa eta oreka.
    • Burmuin lesio traumatikoa.
    • Kirol-errendimendua.
    • Arazo emozionalak.
Nola burutzen da tratamendua?

Tratamendua hasi aurretik, azterketa optometriko bat burutzen da, begi-niniak ebaluatuz eta kolore eta mugimenduarekiko ikuseremuak ebaluatuz. Jarraian, lehenengo filtroa aukeratzen da eta terapiaren ostean berriro ebaluatzen da eraginkortasuna neurtzeko. Filtro egokia aurkitu ondoren, terapia 10 eta 20 minutu arteko 20 saioz osatuta dago; 8. eta 20. saioen ostean errebisioak burutzen dira. Tratamendua jaso eta bi hileren buruan, ikuseremua eta azterketa optometrikoa ebaluatzen dira berriro, eraginak denboran zehar dirauen egiaztatzeko. Kasu gehienetan 20 saio nahikoa dira, baina zenbaitetan beharrezkoak dira saio gehiago.