Ikusmen azterketak 

Zer egiten dugu

OPTOMETRISTA KONPORTAMENTALEK ikusmen arazoak aztertu eta lantzen ditugu, gainerako zentzumenekin lotuz; ez dugu ikusmena modu isolatuan tratatzen.

 

Gure azterketak 45-90minutu iraun dezake, batzutan, beharrezkoa izan daiteke beste egun baten bueltatzea azterketarekin jarraitzeko. 

Zer aztertzen dugu?

Miopia,hiermetropia eta astigmatismoa

Estrabismoa

Anbliopia

Estrabikoak ez diren arazo binokularrak

Begi-mugimendu eta akomodazio arazoak

Garapen zailtasunak

Ikasketa arazoak

Garuneko lesioek,gaixotasun neurologikoak esklerosi anizkoitza bezalakoak sor ditzaketen ikusmen arazoak

Egiten dugun azterketak 3 fase ditu:

3

IKUSMEN AZTERKETA

 

  • Ikusmen zorroztasuna
  • Begi mugimenduak: objektu bat jarraitzeko edo puntu batetik bestera salto egiteko zehaztasuna
  • Moldaera: enfokatzea distantzia bat baino gehiagotara
  • Binokularitatea: begiak koordinatu eta lerrokatzea irudi bakar bat lortzeko
  • Estereopsia: Irudiak 3Dn nabaritzea
  • Integrazio bisuomotorea
  • Ikusmen espaziala
  • Integrazio bisuoauditiboa
  • Ikusmen pertzepzioa: ikusmen informazioaren interpretazioa, irudiak errekonozitzea, ikusmen memoria, bistaratzea…
3

IKUSMEN INFORMAZIOA PROZESATZEKO AZTERKETA

Arazoak detektatzen dira hauek moduko eremuetan: lateralitatea, direkzionalitatea, forma pertzepzioa, ikusmen memoria, …

3

JATORRIZKO ERREFLEXUEN AZTERKETA

Erreflexu horiek baloratuz gero, ikasteko oinarrizkoak diren mugimendu zailtasunak detektatzen ditugu.

Ariketa erritmikoez tratatuz gero, lotura neurologiko berriak sortzen dira, horrela gorputz jarrera, mugimendu garapena eta irakurketa eta idazketa moduko trebetasunak hobetzen dira.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

5 + 10 =