<Tratamenduetara itzuli

Mugimendu Erritmikoen Terapia haurtxoaren mugimendu erritmiko naturaletan oinarritzen da. .

[column parallax_bg=”disabled” parallax_bg_inertia=”-0.2″ extended=”” extended_padding=”1″ background_color=”” background_image=”” background_repeat=”” background_position=”” background_size=”auto” background_attachment=”” vertical_padding_top=”0″ vertical_padding_bottom=”0″ more_link=”” more_text=”” class=”” title=”” title_type=”single” animation=”none” width=”2/5″]

IMG_1148[/column]

[column parallax_bg=”disabled” parallax_bg_inertia=”-0.2″ extended=”” extended_padding=”1″ background_color=”” background_image=”” background_repeat=”” background_position=”” background_size=”auto” background_attachment=”” vertical_padding_top=”0″ vertical_padding_bottom=”0″ more_link=”” more_text=”” class=”” title=”” title_type=”single” animation=”none” width=”3/5″ last=”true”]

Lurrean egiten dira eta haurtxoek era naturalean eta berezkoan egiten dituzten mugimenduak imitatzean datza.

[/column]

[column parallax_bg=”disabled” parallax_bg_inertia=”-0.2″ extended=”” extended_padding=”1″ background_color=”” background_image=”” background_repeat=”” background_position=”” background_size=”auto” background_attachment=”” vertical_padding_top=”0″ vertical_padding_bottom=”0″ more_link=”” more_text=”” class=”” title=”” title_type=”single” animation=”none” width=”1/1″ last=”true”]

MUGIMENDU ERRITMIKOEN ERAGINA:

Mugimendu erritmikoek sortutako zentzumen estimulazioak garun enborreko nerbio sarea, zerebeloa, oinaldeko gongoilak eta neokortexa estimulatzen ditu hauen garapena lortuz. Horrela, arreta eta kontzentrazioa hobetzen dira eta oldarkotasuna eta hiperaktibitatea gutxitzen dira.
Mugimendu erritmikoek ere bizkarreko muskulu hedatzaileen tonua gehitzen dute eta burura posizio egokian mantendu. Horrela jarrera, arnasketa eta erresistentzia hobetuz.
Ikusmen terapiarekin batera lantzen bada emaitza eraginkorragoak izango ditugu.

HAURTXOAREN MUGIMENDU GARAPENA:

Jaioberriaren mugimendu trebetasuna jatorrizko erreflexuak kontrolatzen dute. Haurtxoak berezko mugimenduak egiten dituenean, haiek joan egiten dira eta jarrerakoak garatzen dira.
Haurtxoek, mugimendu garapenerako eta erreflexuen integraziorako barne programa bat daukate:
1.- Jaio eta hilabetera ahuspezko etzaneran haurtxoa RTL integratzen hasiko da, eta burua jasoko du.
2.-Gero, R.Landau garatzen du, burua atzerantz eraman eta bularra eta hanka jasoko ditu.
3.-Ipurdia batetik bestera eroatea ahuspez,haurtxoa tarrasean ibiltzera prestatuko du.
4.-Haurtxoak tarrasean ibiltzen ikasten duenean, Babinski erreflexua eta tarrasean ibiltzekoa integratzen hasten dira.
5.- 6 hilabete egin eta gero, kulunkatzeko erreflexua garatuta izango du eta gai izango da bira egiteko, ahuspez eta ahoz gora, eta alderantziz.
6.- 6 eta 9 hilabete artean RTSC garatzen da, haurtxoa esertzeko gai izan dadin. Burua atzerantz botatzen duenean, zangoak tolestu egiten ditu eta besoak luzatu. Haurtxoa burua jiratzen hasiko da sudur goialdetik hasita, eta gero batetik bestera kulunkatuko da, besoak apur bat tolestuta dituela. Horrela integratzen da RTSC eta katamar egiten hasiko da.
7.- Katamar egitean, haurtxoa mugimendu gurutzatuak egiten hasiko da, oreka eta egonkortasuna landuz.
R.LANDAU eta RTSC dira haurtxoaren mugimendu garapenari laguntzeko jaio aurretik garatzen diren erreflexu iragankorrak. RTSC ez da integratzen haurtxoak alde batetik bestera era egokian kulunkatzen ikasten ez badu.

[/column]