Pedir cita 943 79 25 98 optometria@arrasateoptika.com

Jatorrizko erreflexuak

[column parallax_bg=”disabled” parallax_bg_inertia=”-0.2″ extended=”false” extended_padding=”true” background_color=”” background_image=”” background_repeat=”” background_position=”” background_size=”auto” background_attachment=”” vertical_padding_top=”0″ vertical_padding_bottom=”0″ more_link=”” more_text=”” class=”” title=”” title_type=”single” animation=”none” width=”1/1″ last=”true”]

[column_1 width=”3/5″ title=”” title_type=”single” animation=”none” implicit=”true”]

Fetu garaian agertzen diren berezko erantzunak dira erreflexu hauek. Jaiotzeko unean laguntzen dute (erditze kanaletik jaisteko) eta gero ezinbestekoak dira bizirauteko (adibidez titia xurgatzeko). Jatorrizko erreflexuak desagertzen joan behar dira, jarrera erreflexuei bide emateko, eta lau hankan, belauniko, jarrita edo zutik egoteko trebetasunak ematen arduratzen dira. Aktibo jarraitzen badute, garuneko ahulezia edo heldugabetasuna izango dugu eta mugimendu garapenari eragingo dio, bai eta zentzumen pertzepzioari eta ezagutza pertzepzioari ere. Erreflexu primitibo ez integratuak blokeo batzuk edo heldugabetasuna sortuko ditu haurraren garapen neurologikoan.

[/column_1]

[column_1 width=”2/5″ last=”true” title=”” title_type=”single” animation=”none” implicit=”true”]

Reflejos Primitivos-4

[/column_1]

Erreflexu baten integrazioak trebetasun berri bat hartzea dakar.

Prozesu jakin bat berez automatikoki ez datorrenean, esfortzu etengabekoa eta kontzientea eskatzen dizkio haurrari; horrek neke goiztiarra dakarkio.

ERREFLEXUEK EMAN DITZAKETEN SINTOMAK, INTEGRATUTA EZ DAUDENEAN

[list style=”theme-radio-unchecked” color=”accent2″]

  • Dislexia eta ikasteko zailtasunak.
  • Hiperaktibitatea.
  • Lateralitate arazoak eta mugimendu gurutzatuen arazoak.
  • Arreta eta kontzentrazio arazoak.
  • Portaera arazoak, itxia,lotsatia edo aldakorra.
  • Hitz etenak, hizkera urria eta berankorra.
  • Oreka gutxi, koordinazio urria, baita esku-begiarekiko.
  • Idazterako orduan jarrera txarra eta letra txarra.
  • Enuresia eta esfinterra kontrolatzeko arazoak.
  • Itzulipurdia egiten ikasteko arazoak, txingoka ibiltzeko arazoak edo bizikletan ibiltzeko arazoak.
  • Mugitzean zorabioa izatea.
  • Argiarekiko, ukipenarekiko, ikusmen estimuluekiko edo estimulu kinestesikoekiko hipersentiberatasuna.
  • Oldarkotasuna.
  • Antolatzeko arazoak.

[/list]

Nola tratatzen dituzte?

Mugimendu Erritmikoko Terapia da haurtxoek jaiotzen direnetik era naturalean egiten dituzten mugimenduetan oinarritutako ariketak egitea.Haurtxoaren mugimendu erritmikoen bidez garuneko atalak konektatu egiten dira eta, horrela, garuneko heldutasuna lortzen dute. Ariketa erritmikoak egitean datza, eta erabili daitezke tonu muskularra erregulatzeko, zerebeloa eta neokortexa estimulatzeko, bereziki lobulu frontalak, arreta eta bulkaden kontrola hobetzeko, eta horrela haurtxoari lagunduko diogu bere garapen neurologikoan eta bere mugimendu garapenean.

ZEIN JATORRIZKO ERREFLEXU DIRA ERABAKIGARRIAGOAK IKUSMENERAKO ETA ZEIN DA HAIEN FUNTZIOA?

[/column]

[accordion collapsible=”1″]

[pane title=”Moro erreflexua”]

Moro erreflexuak gorputzeko askatasuna eskaintzen du, makurduran (barrurantz) edo luzapenean (kanporantz).
Guztiz integratuta ez dagoenean, pertsonak gehigizko sentsibilitatea izan diezioke zaratari, mugimenduari, ukipenari eta izan daiteke erraz ikaratzea edota erraz beldurtzea.

Hipersentiberatasun hau adierazi daiteke arreta galduz, antsietateaz, egokitze gaitasun urriaz edo oldarkotasunez.
Izan daiteke baita ere: oreka txarra, fokatze arazoak, ikusmen koordinazio urria eta begi mugimendu eskasak.

Moro Erreflexuak gorputzeko atalen arteko mugimendu askeak izaten lagatzen du.
[/pane]

[pane title=”Erreflexu toniko laberintikoa”]

Erreflexu toniko laberintikoa lotuta dago bestibularrarekin. Gorputz osoaren erantzun bat da eta oso garrantzitsua da tonu muskularra ondo hazteko. Erreflexu honen integrazioa egokia ez izatean sintomak hauek izan daitezke:
segurtasunik ez edo oreka txarra izatea, mugimendu orokorreko jardueretan zailtasunak, hala nola, marraztean, katamar ibiltzean, zutik jartzean edo oinez ibiltzean, ikusmen pentsamenduko kontzeptuekin zailtasunak, hala nola, sekuntziatasun urria, espazio antolaketa, alderantzikatzea eta figura-fondoa, bai eta okulomotrizitate eta binokularitate urria.

Erreflexu Toniko Laberintikoaren integrazioak aukera ematen du gorputz atal bakoitza libre mugitzeko.

[/pane]

[pane title=”Galant bizkarrezurreko erreflexua”]

Galant Bizkarrezur Erreflexua da gorputz osoko mugimenduak gorputzaren alde bateko mugimenduetara (homolateralitatea) aldatzeko aukera ematen duena.

Gaizki integratutako Galant Bizkarrezur Erreflexu baten sintometan sartzen dira: jarlekuan era egokian eserita egoteko arazoak, arreta jartzeko zailtasunak, kontzentrazio urria, orekaren kontrol urria,jarrera kontrolatzeko zailtasunak, memoria arazoak epe laburrera eta koordinazio arazoak.

Erreflexu honen integrazioak aukera ematen du mugimendu homolateralaren askatasuna garatzeko.

[/pane]

[pane title=”Lepoaren Erreflexu Toniko Asimetrikoa”]

Burua biratzean agertzen da.
Buru biraketak sinergia muskular konplexua sortzen du, buruaz eta besoaz begi-esku lehen koordinazio mugimenduak sortzen dira.

Gaizki integratutako Lepoaren Erreflexu Toniko Asimetriko baten sintomek bi aldetako integrazio urria izan dezakete, patroi gurutzatuetan atzerapena, oreka urria, zailtasunak begitako jarraipenetan, enfokea, binokularitatea, idazketa eta irakurketa.

Erreflexu honen integrazioak aukera ematen du buruaren eta gorputzaren gainerako atalen artean libre mugitzeko.
[/pane]

[pane title=”Lepoaren erreflexu Toniko Simetrikoa”]

Gorputzaren goialdeko mugimenduak eta behealdeko mugimenduak bereizten dituena da. Lepoaren Erreflexu Toniko Asimetrikoaren ostean garatzen da eta aukera ematen dio haurrari grabitateari aurre egiteko eta katamar ibiltzearen sortzailea da.

Gaizki integratutako Lepoaren erreflexu Toniko Simetriko baten sintometan zailtasunak daude begi-esku koordinazioan, fokatzeko eta ikusmen mugimendu desegokia eta tonu muskularraren garapen urria. Erreflexu honen integrazioak gorputzaren goialdeari eta behealdeari askatasuna ematen die gorputzaren gainerako atalekiko.

Erreflexu honek ikusmen mapak eta mapa propiozeptiboak eratzen laguntzen du.
[/pane]

[pane title=”Esku Erreflexua”]

Haur jaioberriak du amaren atzamarrari heltzen dionean.
Erreflexua egoki integratu ezean, eragina izan dezake idazketan, eskuetako indarrean eta marraztean edota antzeko mugimenduetan.

Oso lotuta dago xurgatzeko erreflexuarekin; hortaz, haur edo heldu batzuek mingaina atera dezakete motrizitate fineko lanak egitean, edo ahoa mugitu baldin eta ondo integraturik ez badago erreflexu hau.
[/pane]
[/accordion]